Buscar este blog

miércoles, 23 de noviembre de 2016

Bilatzaileak erabiltzen Pikler metodologiaren inguruan

Nik hautatu dudan gaia informazio bilaketa egiteko Pikler metodologia Euskal Herrian izan da eta nire helburua bada jakitea ea metodologia hau Euskal Herrian erabiltzen dugun, izan ere niri interesatzen zaidan gai bat delako. Hasteko, ohituta gaudenez beti bilatzaile berdinean bilatzera, Google -en sartu dut niri interesatzen zaidan gaia. Bertan, aurkitu dudan informazioa oso interesgarria iruditu zait, izan ere, argazkian ikusi ahal denez, lehenengo bi emaitzak oso webgune ezagunenak izan dira, eta hemen ni bilatzen nuen informazioa aurki dut. Gero, hainbat blog agertu zaizkit, informazio interesgarriarekin ere. 



Hurrengo pausua, bilatzaile berdinean baina kakotxoekin bilatzea izan da. Kasu honetan ez dit ezer aurkitu, argazkian ikusten denez bakarrik kakotxorik gabe aurkitzen du informazioa. Honen azpian lehen aurkitutako emaitza berdinak atera zaizkit.  
 
 


Ostean, saiatu nahiz - zeinuarekin eta honetan hainbat web ezberdinen emaitzak agertu zaizkit, baina hauetan ez da nik bilatzen ari naizen informazioa agertzen. 

Beste bilatzaile batekin bilatu dut, oraingoan Slideshare-n bilatu dut hitz berdinekin, Pikle metodologia Euskal Herrian, eta honetan, emaitza bakar bat agertu zait gai honekin erlazionatuta. Hala ere, hau bada haurraren garapena Piklerren metodologian. Saiatu naiz bilatzaile berdinean hitzak aldatzen edo zeinuak jarriz, baina emaitza berdina edo txarragoa izan da kasu batzuetan. 

Google -en barruan saiatu nahiz berriro, baina oraingoan Google Academico -an bilatu dut. Hasieran nire hasierako bilaketa egin dut berriro, hitz berdinekin. Honetan informazio interesgarria ere lortu dut hainbat weborritan. Informazio orokorregia agertzen dela esan dezaket.



Bilatzaile honetan hitzak aldatu ditut, adibidez, Euskal Herria jarri ordez, Euskadi jarriz, oraingoan ere informazio orokorregia agertu zait eta gainera emaitza asko gaztelaniaz daude. Gero saiatu naiz kakotxoak jarriz eta ez zait emaitzarik atera; -zeinua jartzen lortu ditudan emaitzak ez dute nik bilatzen ari naizen gaiarekin loturarik. 

Youtube-n ere baudade bideo batzuk oso interesgarriak direnak gai honen inguruan, eta prezi-n ere aurkitu ditut pare bat aurkezpen nik bilatutako gaiari buruz. 

Azkenik, Twitter-en bilatzen saiatu naiz, eta ez zait emaitzarik atera, orduan saiatu naiz orokorragoa den esaldi bat jartzen eta Pikler metodologia bilatu dut, eta modu honetan emaitza asko agertu zaizkit. Hauek oso orokorrak dira, gehienak kutsoen informazioa ematen dute eta beste askok bere iritzi orokorra ematen dute.

Bilaketa guzti hauek egin ondoren, Google-en bakarrik aurkitu dut nik bilatzen nuen informazio espezifikoa. Beste bilatzaile guztietan nahiz eta zeinuak eta hitzak aldatu, informazio orokorragoa aurkitu dut. Egia da informazio asko aurkitu dudala Pikler metodologiaren inguruan, baina Euskal Herrian egoera nola dagoen jakiteko, bakarrik Google-n aurkitu dut erantzuna. Hala ere, segun eta zein den bilatu beharreko gaia, beste bilatzaileetan beharbada informazio interesgarria ere aurkitu daiteke.








 

No hay comentarios:

Publicar un comentario